Zerbitzuak


Finken administrazioa

Inoiz bizilagunen komunitateko Administratzailea izan bazara ohartuko zinen zein arazo sortzen dituzten deialdiek, ordainagiriak kobratu behar izanak, zorduen aurrekontuen eskaerek, obrek, kontabilitateak, bizilagunen arteko tira-birek, aseguruek, etb. Gure langileek, finken administrazioan adituak, aurreko guztia erraztuko dizute (Presidentearen eta/edo Zuzendaritza-batzordearen gainbegiratzearekin) honako eginkizun hauek beteaz:

  • Urteko sarrera eta gastuen Aurrekontua egin
  • Ordainagiriak kobratzeko gestioa
  • Kontabilitatea
  • Batzordeetarako deiak eta idatziz bizilagunei jakinarazi batzordean jardundakoa
  • Akta-liburua
  • Mantenua eta Zerbitzu orokorrak
  • Dirulaguntzak
  • Aseguruak
  • Aholkularitza juridikoa
  • Batzarretara asistentzia

HJA

Gure bezeroei, bai erosleei bai saltzaileei, higiezinen salerosketan, alokairuan eta eskualdaketan bitartekaritza errazten diegu, eta euren esku jartzen ditugu baliabide tekniko eta giza baliabide aurreratuenak. Besteak beste zera eskaintzen dugu:

  • Merkatu lokaleko ezagutzan esperientzia, eta baita prozesu osoaren menperatzea ere: eskriturak, hipotekak, etb.
  • Zerga-zuzenbidean sail espezializatuta
  • Gure eskaintza erakusteko kokapen pribilegiatua
  • Seriotasuna eta profesionaltasuna
  • Gure bezeroen beharrei soluziorik onena bilatzeko aholkularitza
  • Publizitatea bitarteko orokorretan eta gure erakusleiho interaktiboan eta web orrialdean

Balorazioak

Zure higiezinaren balorazioa behar baldin baduzu salmenta edo erosketarako prezioa ezartzeko, edo, ondasun baten balioa merkatuan zein den jakin nahi baduzu, bisitatu eta gero, salmenta edo alokairu txostena egingo dizugu argazkiz, erreferentzia katastralaz eta abarrez osatua. Bertan azalduko da balio estimatua, higiezina dagoen lekuko irizpide alderatuen arabera.


Finantziazioa

Lehen mailako finantza-etxeekin egiten dugu lan, gure bezeroentzako preziorik eta baldintzarik onenak lortuz. Gure bezeroei negozio estrategikorako aholkua eta laguntza eskaintzen diegu, alde guztientzat emaitza pozgarriak lortze aldera.


Higiezinen promozioak

Zure esku jartzen ditugu giza eta finantza baliabideak, baita baliabide teknikoak ere, edozein motako etxebizitza eta eraikuntzak promozionatu eta/edo eraikitzeko. Proiektuaren bideragarritasuna aztertzen dugu, hainbat aukera eskainiz, besteak beste, leinua erosi, eraiki edota interesa izan dezaketen finantza-bazkideak bilatzea.

Helbidea

Toribio Etxeberria, 1 behea
20600 Eibar
Gipuzkoa
Tel: 943 200 358
fincas@euki.com


Jendeaurreko ordutegia

Astelehenetik ostiralera
09:00 -14:00 eta
15:30 -19:30